Astigarragako Norberto Almandoz Musika Eskola 1994. urtean jarri zen martxan herriko jende-talde baten ekimenez eta Udalaren parte-hartze eta laguntzarekin. Irabazteko asmorik gabeko Elkarte batek eratuta eta kudeatuta dago. Gurasoen kuoten bitartez finantzatzen da, baita Udalak eta Eusko Jaurlaritzak emandako dirulaguntzen bitartez ere.
Bere hastapenetan NAME-k 48 ikasle eta 4 irakasle zituen. Urteen poderioz, Eskolak hazkunde nabarmena izan du ikasle, irakasle eta irakasgai-kopuruari dagokionez, eta gaur egun 350en bat ikasle, 13 irakasle eta musika-tresna eta ikasgai-aukera handia izatera heldu da.
2008. urteaz geroztik 0 eta 3 urte bitarteko haurtxoentzat Musika Hezkuntza Goiztiarreko tailerra antolatzen da –arrakasta nabarmenaz antolatu ere–, eta Euskadin aitzindari izan den tailer honetan haurrek garrantzi handiko gaiak lantzen dituzte, besteak beste, psikomotrizitatea, erritmoa, musikaltasuna…
Ikasturtearen barruan ME-ak hainbat ekintza antolatzen ditu musika herriratu eta herriko biztanle guztiak horren partaide egiteko. Hori dela eta, ondoko ekintzak ditu bere programazioan jasota:
Musika-tresnak: gitarra, baxua, kitarra elektrikoa, pianoa, biolina, trikitixa, eskusoinua, pandero-kutxara, zeharkako txirula, tronpeta, bonbardinoa, saxofoia, klarinetea, kantua, biola, bateria, perkusioa eta txistua.
Ikasgaiak: Musika Hezkuntza Goiztiarra (Tailerra 0-3), Musika eta Mugimendu Tailerra (4-6- urte), Musika-Hizkuntza, Abesbatza eta musika-tresnen taldeak/konboak.
[EUSK] Urte berriarekin batera, ilusio, ideia eta entzunaldi berriak! [CAST]¡Año nuevo, nuevos conciertos, nuevas… twitter.com/i/web/status/8…
About 8 years ago from NAME Astigarraga's Twitter via Twitter for Android
[EUSK] Urte berriarekin batera ideia iusio eta entzunaldi berriak! [CAST] ¡Año nuevo nuevos… instagram.com/p/BPXwH8lAXjA/
About 8 years ago from NAME Astigarraga's Twitter via Instagram
Goian bego Ainhoa. m.facebook.com/story.php?stor…
About 9 years ago from NAME Astigarraga's Twitter via Twitter for Android
Gaur goizeko momentuak berreskuratzen. Buditeli Talaverakin dantzatzen Dudelange jotzen duen bitartean. #Emusik2016 pic.twitter.com/kJlutXAHVA
About 9 years ago from NAME Astigarraga's Twitter via Twitter for Android
Usamos cookies, pero no guardamos datos personales. ¿Qué son las cookies? / Webgune honek Cookie-ak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta informazio estatistikoa garatzeko.Zer dra cookie-ak?
The cookie settings on this website are set to "allow cookies" to give you the best browsing experience possible. If you continue to use this website without changing your cookie settings or you click "Accept" below then you are consenting to this.