Edurne Garcia
Musika-hizkuntzako eta kantuko irakaslea
Akordeoiko goi mailako tituluduna eta Musika Hezkuntzako diplomatua da. Gure musika eskolako musika-hizkuntzako eta abesbatzako irakaslea da.
Musikak askotarako balio duela egiaz sinetsita, Musikoterapiako Masterra egin zuen Bilboko CIM zentroan eta soinuaren terapiari buruzko ikastaroa Bartzelonako Inner Sound zentroan.
Etengabe ikasten ari da, helburu nagusi hau lortzeko: bere ikasleek musikaz eta musikarekin gozatzea. Horretarako, metodologia bereziki zaintzen eta eguneratzen du. Erabiltzen duen metodologiak ez du zerikusi handirik garai bateko solfeoa ikasteko moduarekin.