Estitxu Gaztelumendi
Txistu irakaslea
Diseinatzaile industriala, delineatzailea eta txistularia.
Txistua eta akordeoia ikasten hasi nintzen, horiek baitziren gure etxean bertatik bertara ikusi eta entzun nituenak. Txistuaren alde egin nuen eta erdi mailako ikasketak egin nituen. Musika tresna txikia, praktikoa, moldakorra. Aukera eman dit hainbat musika eskolatan aritzeko eta hainbat musika eta dantza taldetan aritzeko. Danbolinak eta txistuak bikote ezin egokiagoa osatzen dute, herriko jaiak datozela iragartzeko eta kontzertu bat eskaintzeko. Musika tresna bidaiaria da: Portugal, Italia, Bartzelona eta beste hainbat bazter ezagutzeko aukera eman dit. Jakinmina pizten du beti, zein musika-tresna ote den. Jakinmina pizten du, baita ere, gure musika eskolako ikasleengan, urtean zehar Astigarragan egiten diren emanaldien bidez.