Maite Aramburu
Administrazioa
Maitek komunikazio ikasketak amaitu zituen eta ondoren, ekitaldi eta protokoloaren arloan master bat egin zuen. Ordutik hona, hainbat lan esparrutan aritu da, administrazio, sare sozial eta bezeroaren arretari dagokion lanetan trebatzeko aukerak emanaz, besteak beste.
Musikarekiko maitasunak, zeharkako flauta eta hizkuntza musikala ikastera bultzatu zuen ume bat besterik ez zenean eta, bizitzaren paradoxak, orain hilabete batzuk berriro hasi zen instrumentua jotzen, bere kabuz.
Orain, Musika Eskolaren langile taldearen parte da, eta berak dioenez, bere ametsa egi bihurtu da, musika, komunikazioa eta umeekin elkarrekintza biltzen dituen lan batean aritzen delako.
Beti irribarre bat jantzita duelarik, administrazio lanetan ezezik, komunikazio arloan ere aritzen da, sare sozialak eta web gunea kudeatuz.