Nagore Larrion
Flauta irakaslea
Beti proiektu berriekin ametsetan dago gure flautako irakaslea. Mugitua eta bidaizalea izanda, bai Euskal Herrian eta bai atzerrian ikasi, jo eta irakatsi egin du. Musikenen Flautako ikasketak amaitu ondoren Mannheimeko kontserbatorioan Master bat egitera joan zen bere formakuntza borobiltzeko asmoz. Han zegoen bitartean probak atera ziren Mannheimeko operaren antzokiko orkestran flauta jotzeko eta zortea probatzea erabaki zuen. Hautatua izan zen eta azken momenturaino aprobetxatu zuen ikasteko aukera paregabe hori. Ordunztik, urtero joaten da, Hundisburg-eko jauregian ospatzen den udako jaialdira.
Musikan, pedagogian eta irakaskuntzan eguneratzen dabil beti eta ikasitako guztia praktikan jartzeko gogoekin ibiltzen da.
Musikako arlo asko gustatzen zaizkionez, irakaskuntzarekin batera, Nagorek, musika mota desberdinetako taldeetan jotzen partekatzen du bere lana.