Ricky Navas
Tronpeta irakaslea
Musika-eskolako tronpeta irakaslea da, oraingoz “metal arloko” bakarra. Metalezko haize-instrumentuen zaletasunak eraman du beste musika-tresna batzuekin ere aritzera (fliskornoa, bonbardinoa).
Irakasle lanetan hasi zenetik bi helburu nagusi hau izan du: batetik, ikasleei musikarekiko eta, bereziki metalezko instrumentuekiko interesa piztea, modu dibertigarri, atsegin eta dinamikoan; eta, bestetik, musika-tresna horiek dituzten aukerak ezagutaraztea, banan-banan jotzeko nahiz askotariko taldeetan jotzeko.
Musika taldean jo edo egitearen aldekoa da (instrumentuekin, ahotsekin). Beste batzuekin batera musika jo edo egiten dugunean askoz ere gehiago gozatzen dugu eta besteei entzuten ikasten duzu. Horren lekuko da bere ibilbidea, izan ere, hainbat musika talde eta bandatan parte hartzen du (bandak, big bandak, txarangak, abesbatzak…).
Hainbat musika eskolatan tronpeta irakasteaz gain, talde instrumentalen eskolak ere ematen ditu. Lan horretan, musikarekin gozatzen irakasten saiatzen da, baina baita beste balio batzuk lantzen ere: ahalegina egitea, talde-lana eta diziplina.