Xabier Martinez
Baxu eta gitarra elektrikoko irakaslea
Musikarekiko zaletasuna ume-umetatik datorkio, izan ere musikarien familiako da eta etxean musika-giroan hazitakoa. Lehen musika ikasketak Donostiako Kontserbatorioan egin zituen eta tronpetako irakasle titulua lortu zuen.
Banda tradizionaletan, orkestra klasikoetan eta ganbera-musikako taldeetan parte hartu izan du. Urteek aurrera egin eta musika modernoaren inguruko grina piztu zitzaion eta baxu elektrikoa eta gitarra elektrikoa ikasten hasi zen. Gaur egun bi instrumentu horien irakaslea da. Baina, horrez gain, musika modernoko taldeen irakaslea ere bada (adin eta musika estilo aldetik askotariko taldeak). Talde horietan egiten den lana oso garrantzitsua da, izan ere, elkarrekin jotzen gozatu egiten dute eta bakoitzak bere instrumentua ikasten egiten duen lana taldeari eskaintzen diote.