Mikel Larraz
Biolin eta biola irakaslea
4 urte nituela hasi nintzen biolina ikasten. Musika eta biolinarekiko zaletasunak bultzatuta, Donostiako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan biolin eta ganbera-musikako tituluak eskuratu nituen, Cristian Ifrim irakaslearekin.
Biolin karrera amaitutakoan, biolari heldu nion. Atentzioa ematen zidan eta ezin probatu gabe geratu! Bi urtera biolako titulua eskuratu nuen. Musika-tresna lantzen jarraitzeko eta beste kultura batzuk ezagutzeko asmoz, Gipuzkoako Foru Aldundiaren beka bat lortu eta Folkwang Hochschule de Essen eskolara joan nintzen, Jone Kaliunaite irakaslearekin ikastera.
Horren ondotik, beste hainbat lekutan ikastaroak egin nituen hobetzeko: Michigan, Vic, Irlanda, Prades, Perigueux…
Kordobako Orkestrarekin eta Euskadiko Orkestrarekin aritu ondoren, irakasle lanetan hastea erabaki nuen. Nire helburua da haurrek musikarekin gozatzea, biolina ikasten duten bitartean, eta musika-tresna bat ikasteak dituen onura eta alde on guztiak jasotzea.
Gaur egun biolin eta biola irakaslea naiz hainbat musika eskolatan: Astigarragako Musika Eskola, Bergarako Musika Eskola, San Patricio musika eskola eta Easo Abesbatzaren musika eskola.